BCCCAP00000000000000000001792
Seme galduaren etorrera izeneko mendi arritsu bat bada. Emendik lekutan <lago. -Gaurko aurrerapenak bidea erreztuko didate. -Eta karrera bukatuta joango baziña? Edo emen ezkondu ta gero ikertxo bat egin aieka aietara? Bes– tela, asko galduko dezu. -Ori badakit. Baiña agian nere gurasoak ez dute beste semerik. -Erabaki ori artu baiño len, obe dezu ondo pen– tsatu. Emen nai dezun bezela bizi zera, eta badakit an beartsu ta nekepean ibili bearko dezula. Ango baserriak arloteak <lira, eta oso atzeratuak oraindik. -Baiña nere gurasoak aiek <lira, eta auek lapu– rrak. -Bai. Seme batentzat lenengo bereak <lira. Bio– tzak ori eskatzen badizu, egizu. Baiña ixilik. Ez auek galduta. Bestela ere, naiko naigabea emango diezu. -Len ere esan dizut, iñor galtzeko asmorik ez daramadala nik. Maisu arek etzuen nik ori egiterik nai. Bai-baize– kien egundoko naigabea emango niela guraso orde– koei, eta neretzat askoz okerragoa izango zala. Maleta bat erosi nuen, eta nere bearrenezko tras– teak an sartu; ta, etxekoak oartu baiño len, aldegin nuen andik. Nik igesi egin nuela konturatu ziranean, gero ika– si nuenez, oso naigabetuak geratu ornen ziran. Egi– tazko maitasuna artu baizidaten. Arrituta ornen zeu– den nola ikasi nuen ni aien semea ez nintzala. Baiña ixil-ixilik geratu ziran, galdezka asi ezkero egia azal– duko zan beldurrak. Gero, Prantzian ikusi ta aiekin itzegin nuen arte, 73
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz