BCCCAP00000000000000000001792

Azkeneko saskigillea onekin mundu ontarako asko galduko nuela jakiña– gatik. Irakasle bati dena kontatu nion: -Orain ondo oroitzen naiz. Auek ez dira nere gurasoak. Nereak nonbait emendik urruti bizi dira. Baituta ekarri niñuten, eta auei saldu; eta orain aie– tara joateko gogoa daukat. -Ori seguru badakizu -erantzun zidan- edo ez ote da zure ametsen bat? -Ez, jauna. Ni garbi-garbi oroitzen naiz, beste etxe batetik indarrean artuta ekarri niñutela, nere gurasoen gordean. -Ori pekatu ikaragarria da. Benetan zigortuko lituzteke. Salatu egin bear al dituzu? Ori ere ez litza– ke ondo egongo. -Ez olakorik. Nerekin ondo portatu dira. Ixilik utzi ta aldegingo det. -Bidean arrapatu ta ekarriko zaituzte. -Orren beldurrik ez daukat. Etzaie komeni ere. Beren buruak salatuko lituzteke. Nik dena irabaziko nuke, berriz; eta oiek, !apurren lagunak bezela, dena galduko luteke. -Eta nongoa zera, bada, zu? -Oraindik ez dakit ezertxo ere. Baiña bai ez dira- la nere gurasoak. Urte batzuk etxean eduki niñuten, nerea aztu ta beren izkuntza ikasi arte. Andik etorri– tako jesuita bati entzun nizkion Azpeitia, Loiola, San Inazio. Oiek, emen ikasita, badakit non <lauden. Oien oroitzarik etzait etortzen. Baiña arek Ernio ere esan zuen. Izen ortaz bai oroitzen naizela. Mendi aundi bat da, eta badakit aitonarekin bein baiño geia– gotan an izana naizela; ta nere sortetxea ere ez da andik urruti izango. -Bai. Ni Loiolan ibilia naiz, eta andik alde Ernio 72

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz