BCCCAP00000000000000000001792
SEME GALDUAREN ETORRERA -Oiek ez dituk ire gurasoak -esan zidan ero arek. -Auek ez badira nere gurasoak, non bizi dituk nere benetakoak? Illak ote dira ta ni umezurtz gera– tu, ta auek beren semetzat artu? Edo, beartsuak ziralako, diru truke saldu ote niñuten, orain beren– tzat naukaten auei? Besteak bezela etorriko niñun, bada, ni ere. Ez onttoak mendian bezela jaio ta ba– soan arkituta. Buruauste gogorra nerabilkien. Asi nintzan iritzi auek ausnartzen, eta illunpeak argitzen asi ote zi– tzaizkidan iruditu zitzaidan. Naiz neretzat okerrago izan, dena ondo garbitu arte ez nintzan geratuko. Markes batzuen seme bakarra nintzan, aien onda– re guzien jabe egiteko itxaropenetan. Nik nere gura– sotzat neuzkan. Maite ere berdin. Zoriontsuena bizi nintzan garaian, bada, Azpeiti– tik joandako jesuita batí entzun nion Ernio izen ori. Gero, Azpeiti, Loiola, San Inazio, gure maisu bate– kin izketan ari zala. Beste izen oien berri ez nekien. Etzidaten ezer esaten. Erniok bai, ordea. Baitu niñutenean bost urte 70
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz