BCCCAP00000000000000000001792
Azkeneko saskigillea tzat kalte. Ukabillarekin erdiz-erdi arpegian arrapatu nuen, eta atzeraka erori zan. Gu ·burrukan somatu giñuztenean, inguratu gi– ñuzten. Batzuk aren alde; gutxi. Geienak nere alde nituen. -Bi oillar aundietakoak dituk auek. Odola zeriola zutitu zan. Igerri zion, mutur joka, ni gazteagoa nintzala, baiña ondotxoz luzeagoa eta galtzekoak eramango zituela; eta, uste gabean, rau!, eldu zidan, eta ni atzeraka erori nintzan. Baiña bu– rrukan genbiltzan lekua aldapa antza zan; ta batean azpira, bestean gaiñera, bueltaka-bueltaka joan gi– ñan, berdiña arrapatu arte. Ura ortan ikasia zegoen. Bat-batean zutitu ta, ni asi nintzanean, ukabilkada batekin arrapatu niñun arpegian, eta sudurretik odo– letan jarri. Bion jantziak gorrituak zeuden bata bes– tearen odolarekin. Bestea motxagoa, ordea, ta geiegi urbildu zan. Nik eman nion orduan egundokoa mui– ñetako ortan, eta seko erori zan. Ondora joan ta ala esan nion: -Burutik beera nork nori egingo ziok emen kaka? Baiña ni ez nauk olakoa. Uste dit gaurtik aurrera beste lagunei pakean utziko diekela. Lagunak, besoa jaso ta «Joan Mañuel txapel– dun!» oiu egin zuten. Zutitu ta laxterka etxera joan zan, eta gizon bat lagun zuela etorri. Nere lagunak orduan zaintzaille geneukanari esan zioten zer gertatzen zan. -Zer egin diozute mutil oni? Bi edo iruren artean jo ornen dezute -oiu egin zuen mutillarekin zetorre– nak. -Ez da egia ori. Nik bakarrik jo det, eta berak ditu erru guziak. Begira ni ere nola geratu naizen. 68
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz