BCCCAP00000000000000000001792
Ernioko semea -Aizak: zer esan nai uke orrekin? Ori iseka gaiz- toa dek gero! -Oiek ez dituk ire gurasoak. Ikusten danez, arek bazekien zerbait. -Onttoa bezela jaio ote nauk, bada, ni? -Nik etzekit ori. Baiña i bezelako bati burutik beera kaka egiten ziot nik. -Geiago azi bearko dek, nere belarrietaraiño ere ez aiz irixten ta. -Bajatu egingo aut, ordea. Nere nerbioak así ziran daldaraka. Gero nere lagunak esan zidatenez, arpegiko koloreak ere asi ornen zitzaizkidala aldatzen. -Zer: aari jokorako asmoan al ator? Bada ez bada, obe dek ez asi. -Oillotegian oillar bat bear diagu, eta emen ni izango nauk. -Kontuz gero !... Emen geiago ere badituk ama– ren semeak. -Orain utziek oiei pakean. Bere garaian arrapatu– ko dizkit. Orain irekin dizkit kontuak. -Ondo zegok. Au izango dek ire azkeneko burru– ka. Ttonttor gorri ori nik moztuko dit. Lurrean elastikoa uzten asi nintzanean, egundoko ostikoa tira zidan. Baiña ez niñun arrapatu. -Erorrek ere igertzen al diok eskaxagoa aizela? Bestela, billaukeriz ez intzan asiko. -Ori laxter ikusiko diagu. Eta urrengo erasoan buruarekin indarrean sartu zitzaidan, urdaillean jotzeko asmoan. Baiña beraren- 67
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz