BCCCAP00000000000000000001792
Azkeneko saskigillea oitua, begirunez aien menpeko bezela, zaarragoen oituretara jarria. Izketan, berriz, etzidaten berorika besterik era– kutsi. Oso beldurtia gaiñera. Etxean dena egiña ema– ten zidaten, ia pentsatzen ere utzi gabe. Ez nuen egundo gazte batekin traturik eduki. Asarretu ta mu– tur jokarik eta eztabaidarik ere ez. Beti gonapean, aien esanera. Ordura arte dena goxoa, paketsua, lo– sintxa. Nere lagunak zakartu ta purrustadaka ikus– tean, izutu ta atzeratu egiten nintzan. Ez niñuten ando ezi. Bere kidekoen artean bizi ta azi bear du batek. Gizarte berrira sartu nintzanean, beste mundu hatera atera niñutela uste nuen. Sailleko beste ikas– leak bat egin zuten eta beren jostaillutzat artu niñu– ten. Ni ain ume goxoa ta guria ta berorika itzegiten nuela oarturik, La Niña jarri zidaten izengoitia. Gaiztoa izaten da umea gero, bein mendean artzen duenarekin. Ez eskaxagoa nintzalako; gaizki ezi nin– dutelako. Gurean ni nintzan aundiena gorputzez. Beste taldeko zaarragoko bati naigabe ematen ornen zion, ni narabilkiten bezela ikusita; eta ala esan zidan bein: -Isekaz arabilkiten oietan ez dek iñor ere i baiño geiagoa danik. Ez nai dutena egiten utzi. Bestela, betiko ondatuko aute. Oiek baiño geiagoa aiz. Bati muturrak maspiltzen badizkiok, andik aurrera pa– kean utziko ditek. Askotan, ara-onera belarrietatik artuta erabiltzen niñuten, isekaz La Niña esanez. Alako batean, orra– tik, Ernioko semea esnatu zan; eta La Niña esan zidan bati, ortzak erakutsi nizkion. Sailleko oillarra bera izaki gaiñera. -Ez didakela berriz esaten! 64
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz