BCCCAP00000000000000000001792
ERNIOKO SEMEA Bederatzi urte nituela, atera niñuten ikastetxera, iru pasatxoak etxe txuloan baiturik eduki ondoren. Erriko kolejio txiki bat zan ori. Jesuitak ziran noski irakasleak. Inguru artako aundi jendeak bazekien aiek seme– -alabarik etzutela; eta, ni eraman niñutenean beren abizenarekin -nererik etzuten jakingo ere-, arritu ziran, semea izaki ta ain ezkutuan eduki niñutelako. Baiña beren illoba zutela semetzat artua zioten. Orrekin estali zuten egindako pekatua. Beren ustez, ni aztua egongo nintzala onezkero. Dena ixilik eta illunpean baizeukaten. Baiña etzan oraindik nere burutik galdu aldapako etxe txiki ura, ta ango bei, oillo ta ardien ixkanbilla. Etxean beintzat semetzat neukaten. Lengo izena ez baiña abizenak aldatu zizkidaten. Poliki-poliki ari nintzan nere sortetxeko oroitzak galtzen. Bein aska– tasunera atera niñutenean, poztu nintzan. Baiña nere nortasuna galdu nuen. Alare, larri nenbillen nere lagunekin. Ezin asma– tu nola itzegin. Jolasten ain gutxi. Beti aundiagoekin 63
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz