BCCCAP00000000000000000001792

Baitegian Urrengo egunean, emakume arek etxe barru gu– zia erakutsi zidan, bere baratza eta guzi. Frontoi txiki bat ere bai. Gizona pelotari ona izana ornen zala. Beraz, onek, markes batekin ezkondu zalako zera– man izen ori. Beste ur putzu aundi bat ere igaritarako bazuten. Dena erakutsi ondoren, barrura sartu ni– ñun. Ango izkuntza lardaskatzen ikasi arte, etzidaten askatasunik eman. Arratsaldean, bere lanetik etorriko zan markesa. Berekin baratzara eramango niñun, eta arekin pelo– tan edo jolasean ibiliko nintzan. Bera izerditzen za– nean, artuko niñun eta larru gorririk botako niñun urera. Bera ere, gaiñeko jantzia kendu ta igarirako moduan geratuko zan, ta bere atzetik poliki-poliki an erabiliko niñun arratsaldero. Igari ondo erakutsi zi– dan. Bereala andrea etorriko zan, ta gizona barrura, legortu ta jaztera. Ni, berriz, amak txukatu ta jantzi– ko niñun. Baiña ondoren berarekin etxera eraman. Amaika aldiz egoten nintzan goiko leiotik begira, nere kidekoak nola jolasten ziran. Ni, berriz, etxe txuloan, ixillean eta bakarrik. Jostailluak ematen ziz– kidaten, eta nere aiekin jolasten nintzan. Baiña ez aiek nerekin, eta alakoak nai nituen nik. Bein prantzesa ikasi nuenean, ama asko zekiena ornen zala ta irakurtzen, idazten ta kontuetan ere erakutsi zidan. Buru argikoa nintzala esaten zion gi– zonari. Ez nuen bi aiekin besterekin itzegiten. Iñor etortzen bazan, gelan ezkutatuko niñuten. Nere ki– deko batekin ere jolas egin gabe eduki niñuten, zor– tzi urte arte baitua. Ikastetxera bitarte, nere iru urte tristeenak aiek izan ziran. Musua ugari, baiña ni la– gunik gabe. -Zuk nola dakizkizu umetako kontuak orren ederki? -galdetu zion gure aitak. 61

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz