BCCCAP00000000000000000001792
Azkeneko saskigillea zi <lira ango nekazariak, baiña badakite fameli bikai– ñak aurrera ateratzen. -Jakiña, mendi aietako askatasunean. Emen, be– rriz, legea ta etiketa ugari, eta aur gaixoak amaren magaletik ateratzerik ez. Bein nere garbiketa egin ondoren, sukaldera era– man ta apari lege bat eman zidaten, goxo xamarra. Nik, berriz, goxo zale amorratua, laxter irentsi nuen. -Onek dauka entrama, onek! Emaiozu geiago -zion senarrak. -Ez. Gaurko aski du. Etzaio komeni. Jarriko da poliki-poliki. Egun guzian baraurik edukiko zuten. Neretzat, berriz, dena arrigarria zan. An etze– goen armiarma sarerik. Argiak bai zintzilik. Argaz– kiak arma guzietatik dilindan. Sukaldeko arraskara kanillatik ura. Dena zan ikusgarria. Beste mundu batean sartu nintzala iruditzen zitzaidan. Lo betean igaro nuen arratsa, oatze guri askoan; ez, etxean bezela, lastaira gaiñean. Goizean, musu batekin emakume arek esnatu niñunean, arrituta ar– pegira begiratzen nion, «Non nago ni?» nere buruari galdetuko banio bezela. Baiña ura etzan nere ama. Ez nuen bei marrurik entzuten. Oillarraren kukurru– kurik ere ez. Ain gutxi beeka artaldea, estalpetik ateratzen. Orduan oroitu nintzan lapurtu ta nola eka– rri niñuten. -Ama! Ama! -oiu egiten nuen nik. Emakume arek, etorri ta musu emanez, ala zion: -Gaixoa! Laxter jarriko zera! Zerbait ulertzen ikasi nuen arte, nere suprikizu– nik aundiena ori zan: etzidatela nere izkuntzan itzegi– ten, eta biak euskaldun garbiak ziran. 60
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz