BCCCAP00000000000000000001792
Baitegian ondarearen eskubide guziekin. Urte batzuk baziran berak ezkondu zirala, eta etzuten seme-alabarik. Geroztik, askotan esan izan didate nere erri alde ortan: -Markes baten semea orrela ibiltzea ere... Emakume ura arrituta geratu zan. Esan ere bai senarrari, aurtxoaren gorputzaren edertasuna ikusi– ta. Nere sasoian gizon bikaiña bainintzan ni. -Ez diozu gezurrik. Nere begiekin ikusia det ori -erantzun zion gure aitak. Alaxe zion, bada, bere senarrari: -Auxe da landare bikaiña! -Bai. Bere jantzi xixtrin oiekin etzirudien. Baiña orain, txukundu ta jantzi berri auekin, beste bat azal– du zaigu. -Onen jantzi pixarrak ere arrigarriak dira. Txapel xaar bat buruan. Au ango oitura izango da. Zaarren zaarrez kolorea joana, xaretua. Galtza zikin batzuk zango erdirañokoak. Barrengorik ez. Alkandora, aundiegia. Galtzen eusgarri, tirante batzuk atzean galtzei josiak. Aurrean, berriz, botoi batzuetan lo– tuak. Espartziñak, berriz, beatzen erdiak ateratzen zaizkiola. Jantzi gutxiagorekin ez det oraindik aurrik ikusi. Nere semeren bat orrela ikusiko banu, otzak ondatuko luken beldurrak geratuko nintzake. Ango aurrak otz-beroekin gogorrak izango dira. Badakite aurrak azitzen. -Zer egin bear dezu jantzi oiekin? -galdetu zion senarrak. -Erre bestetarako ez dute balio. -Museorako ez lirake gaizki etorriko. Beartsu bi- 59
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz