BCCCAP00000000000000000001792
Billauen artean -Ori ezkutuan zegok. -Ez. Zure alaba maitagarri ori neri eman bearko didazu; eta, orrekin, neri egin zenidaten guzia bar– katua daga. -Ez didak eskatu bearrik. Ori emana zegok. Era– gozpenak jarri bearrean, lagundu egingo dizutet. Berdin bazekit arek ere benetan maite aula. Nere bizia ere zor dit. Uste dek bestela nik aitortza au egingo nuela? Ondo lotsaz ta naigabetan ari nauk au <lena iri kontatzen. -Len ere esan dizut: ez baneuka zure alabaren maitasuna galtzeko beldurrik, bertan ebakita utziko zinduzket. -Amaika izango dituk gutxiagotik illak -erantzun zidan. -Ordurarte ni Leandroren semea nintzan; nere lenengo aita. Bigarrena, berriz, markesa izango zan. -Su ondoan kontatzen diran ipui oietakoren bat izango da ori, Tolosako zubiarena bezela -erantzun zion gure aitak. -Baiña egia. Saldu niñuten beiñepein. Ta lapurtu niñutenak ere etzuten negozio aundirik egin, nere aitagiarrebak egia bazion. 57
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz