BCCCAP00000000000000000001792

Azkeneko saskigillea -Eta zenbana zenduten kobratzekoa? -Nik iri esan bezela, bostna milla pezeta, denok berdin. «Ijitoen artean edozer gauza» esan nioken, ni ere tartean sartzen nintzala. Irugarrenak, arrapatzen bazuen ilko zuela nere aurrean zin egin zin. Sumin– dua zegoken, nere antzera; eta etzeukaken arrazoi paltarik. Baiña alibio ederra: kobratu ez ta geron buruak galdu. Ertenbiderik etzeukan arazoa uan orí, geron buruak salbatzezkeroz. Mutil zaarrak esan zi– danez, Prantzi aldeko erri txiki batean arrapatu ornen zin. Bai berea eskatu ere. «Beste olakoren bat ekartzen badezute, arekin artzen deguna zuentzat» erantzun ornen zioken lotsa gutxirekin. «Ik ekatzak zor digukena. Bestela, ez aiz emendik bizirik atera– ko». «Nerekin xentimorik etzekarret, eta nola eman– go dit?». Eztabaidaka lotu ornen itun, gero ta setatia– go; eta, azkenean, zor zuenak il ornen zin zor ziona. Baiña bera ere Juztiziaren eskuetan erori ornen uan, eta urkamendian bukatu bere mundua. -Eta zu ez al ziñuzten salatu? -Arek etzekiken nere berri. -Orduan Jainkoak emen egin zuen justizia. Zu bakarra palta. -Bazeukat orren beldurra, mundu ontan ez noski baiña. Mutil zaarra, berriz, ire eskuetan erori uan noski. -Bai. Naigabe artu nuen, baiña neretzat nere bi– zia zan lenengo. -Au <lena, egia edo gezurra, orrek kontatua dek. Badizkit, alare, nere susmurrak, kobratu ta azkene– ko auek ez ote zuten bi puska egin, neri eman bear zidatena beren artean zabalduz. -Jainkoak zuri emango dizun zigorra badakit zer izango dan. 56

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz