BCCCAP00000000000000000001792
Billauen artean baiño geiago joaten baziran, etzirala azalduko. «Eta nola ausartu uan bakarrik joatea? Ez al zeukaken sarean arrapatuko zuten beldurrik? Gizonak ajolaga– bea bear dik ortarako. Lenago ere olakoren batzuk egiña izango uan ura» esan nioken. «Gu ere, ordea -esan zidaken-, lagunaren eskariz igo giñun urruti– xeagora. Baiña laguna bakarrik azaldu uan aietara. Tratua ere aiek egindakoa uan, eta andik ikusi genin dena. An elkar billatu ziteken, bada ez bada bi polizi zakur aundirekin. Neurriak artuta etorri itun, eta arrazoi ere baziteken, lapur batekin tratua egin ta lasai azaltzeko. Orrenbeste egin bearko, ortan geratu giñun eta. «Eta ez al da nolanaiko landarea? Zenbat urte ditu?» galdetu zidaken. «Bost, bete berriak». «Bi urtez gazteagoa izan balitz ... Oni etzaizkio bere guraso ta etxeko gora-beerak berealakoan aztuko». «Orain atzera egin bear al dezute?» esan zioken lagu– nak. «Ez olakorik. Zer dakigu aur eder oni zer egin– go zenioteken bestela?». Orain arteko au dena mutil zaarrak esanta zekit. Ik ere entzungo uan, bada. -Bai. Zerbait oroitzen naiz. Emen iñauterietan bezela, zomorroz jantziak ikusten nituen. Baiña ez zergatik zan ura ulertu. -Amorruz jarraitu zin mutil zaarrak: «Aurra eman, dirua artu zin ta gu txalupara jetxi giñun. Denak ezkutatu itun illunpean. Luzaroan lagunari itxogin ere. Azkenean etsi ta txalupan Getariara eto– rri giñun. Billaukeria egin ziguken. -Zuek aoa bete ortzekin utzi ta iges egin zizuten orduan arek? -Bai. Baiña, irugarrenak zionez, etziola barkatu– ko, ez bazion zor ziona ematen. Bazterren batean garbituko zuela. Kejatzen bagiñan galduak baigeunden. 55
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz