BCCCAP00000000000000000001792
BILLAUEN ARTEAN Galdetu nion ea eskeiñitakoa eman zioten. -Ez -erantzun zidan. -Eta ortarako ixtillu oiek danak? -Alaxe gertatu uan, bada. I txabolan artu iñuna, Erramonen anai mutil zaarra uan. -Gudatean nik garbitu nuen ura? -Uraxe; kontrabandista. Baita nere zirikatzaillea ere. Ni joan nintzanean, ez niñun etxean artu nai izan, baiña bere anaia jabetu zan. Emendik aurrera– koa ere jakin nai badek, dena mutil zaarrak kontatu zidaken. Ura bertaraiño joan baizan. Nai badek, da– kidana esango dik. -Eta ez al zan zuek biak besterik? -Beste bi ere bai ornen itun, mutil zaarrak zionez. Zirudienez, markesaren adiskideak. Bat, beiñepein, bere arduraduna, nere ustez. Baiña ez ornen uan ura mutil zaarraren ezaguna. Arek billatu ornen zuela au, euskaldun bat nai zutelako. Nai badek, dena konta– tuko dit arek esan bezela. -Orixe. Bota, bota. 53
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz