BCCCAP00000000000000000001792
Azalpena tu ta eramana izango dala, eta itxaropen geiegirik ezin gentzakela artu. -Nere iritzi tristea ere orixe dek, bada. -Besteren negarrari begiratu gabe, olako lan gaiz- toak egiten erreza dek; eta, zoritxarrez, asko zeudek olakoak mundu ontan- zioken ire aitak. Gau guzian ibilita, ler egiñak etorri giñun goizean etxera. -Pello, billaukeriak izango dira. Baiña orí baiño gaiztoagorik... -Ez, motell. Nik jakinki zer gertatzen zan, eta gau guzian alpe– rrik ibili. Baituta eduki iñudan txabolaraiño ere iritxi giñun. Txakurra zalantzan geratu uan. -Etzekit ire semea ez ote dan emen egona izango. Zerbaiten aztarrenak artzen dituela zirudik -esan nioken. -Ura edo besteren batzuk egon dituk gaur emen -erantzun zidaken. -Alegiñak egin dizkiagu. Galdu bada, ez dek gure errua. Amaren alperrikako negarrak ikusteak min ema– ten zidaken, eta biok sekula baiño lagunago. Dea– bruak ere ez likek olakorik egingo. Egunetan ibili uan jendea. Ertzaiñak ere bai. Azkenean, norbaitek baitua izango intzala ta ortan igaro uan. Geienen iritzia ori uan. Baita ire gurasoena ere. Aur ura etzuela piztiren batek jan. Besterentzat bederenik bizi zedilla zioteken ire gurasoak. Mesedez, ez aioke– la orí aitari esan. -Ez nere beldurrik eduki, etzait komeni ere ta. 51
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz