BCCCAP00000000000000000001792

Azkeneko saskigillea nauk, baiña an etzegoken aren aztarrenik. «Non– bait or ibiliko dek», eta artan geratu gaituk. Bazkal ordurako etorriko zala uste genin, baiña ez dek azaldu. Kezketan jarri gaituk. Arratsaldean, beste lan guziak utzi ta etxeko txakur ta guzi aren billa ibili arren, ez diagu aztarren txikienik arkitu. Nai– gabetuak, beldurrak eta kezketan geratu gaituk. «Non galdu bear zuan gure semeak?» zioken nega– rrez amak. «Nork daki? Emendik ara bitarte ez da galdu ura, beti or dabil jolasean eta». «Ea norbai– tek edo zerbaitek arrapatu duenean karraxi egin duen» zioken amak. «Mendi auetan ez da ura era– mango duen piztirik. Azeria dek emengo aundiene– takoa». Bost kilometroz etxe inguruan ez dek. De– na aztertu diagu txakur ta guzi. «Bizi bada, otzak galduko du, arin jantzia zebillen ta» zioken berriro amak. «Etxean ez dek beste iñor lagunduko dida– nik, eta ire billa netorrek. Joango aiz noski?» eska– tu zidaken. -Zalantzan jartzeak ere min ematen zidak. Baita Aizgorriko muturrera ere joango niñuke. Emazteari esan nioken zer gertatzen zan. -Zoaz eta lagundu iozu -esan zidaken emazteak, naigabetua. Biak hatera atera giñun, ea karraxirik entzuten genduen edo argia ikusi ta oiu egiten zigun. Baiña arratsik geiena galdu ta alperrik. -Zer iritzitakoa aiz? -galdetu zidaken ire aitak. -Ume ori ez degula arkituko ez bizia ta ez illa. Baserri auen artean ezin litekek bost urteko aurrik galdu. -Orixe esan ziot nik ere amari: norbaitek arrapa 50

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz