BCCCAP00000000000000000001792

Azalpena Ezer gertatu ez balitz bezela azaldu niñun, eta orain– dik gure etxean etzekiteken ezer ere. Illunabar al– dean agertu uan ire aita, urduri, neri abisatzera. -Kaixo, Pello -agurtu nioken-. I lasai ago. Barrun guziak naastu zitzaizkidaken, gizarajoa malkoak legortzen ikusi nuanean. Edozeiñi egite– ko ere azio kaxkarra uan. Baiña ari? Nork eta nik? -Bai. Etzeukat zerekin estuturik. Garai ontan i emen? -galdetu nioken. -Bai, motel!. Oso kezkaturik, ire laguntzaren es– ke natorrek. -Zer gertatzen zaizute, bada? -Joan Mañuel, gure semetxoa, goizean amak ne- regana biali zelaira, ta ez dek oraindik etxean azaldu. -Arritzekoa dek ori. Lagundu? Bai, gizona. Ago pixka bat. Paro! argia etzaiguk gaizki etorriko. Urru– tira ikusiko baidu onen argia. -Aizak: etzegok gaizki pentsatua. -Nola gertatu zaizute ori? -Beia ume miñetan eta amak neri abisatzera biali dik. Baiña ni ez naizela etortzen, eta semea ere ez, zaarrenari abisatu ornen ziok: «Oa ta esaiok aitari lenbailen etortzeko. Joan Mañuel etzekit non sartu dan. Jolasean ibiliko dek nonbait». Ni etorri naize– nean, amak galdetu zidak: «Ez al dezu beste semea ikusi? Oraintxe ordubete bada biali dedala». Ni arri– tuta geratu nauk. «Oraindik umea dek, baiña arek ez dik olakorik egiten. Beeko estratan entzun dit karra– xi zorrotz bat. Ea andik erori dan!». Zuzenean joan 49

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz