BCCCAP00000000000000000001792

AZALPENA -Ire aitaren lagunik maiteenetako bat niñun, eta gaur oraindik alaxe nauk. Txikitatik asita, gaztaroko gora-beera guziak elkarrekin igaro genizkien. Gu biok, eta gure andregaiak ere, erromeri guzietan ha– tera. Ezkondu ere batetsuan. Ire aitak ia bere burua– rekin aiñako konfiantza zeukaken nerekin. Ortan pentsatu zenbateraiñokoa izan zan nere billaukeria. Arek, ordurako, lau seme ta bi alaba zeuzkaken. Nik ere, iru alaba ta gaztee11a semea. Ire andregai ori, berriz, bigarrena. Deabruzko zirikaldi bat etorri zitzaidaken, bost milla pezeta eskeiñiz, dirutza ikaragarria orduan, bost urtez beeragoko aurtxo bat ebasten banuen, aurrik gabeko markes batzuentzat semetzako. Zor batzuk baneuzkaken, eta ordaintzeko presa aundi– koak. Nerea eramateak min ematen zidaken. Orain– dik beste bi geratzen zitzaizkidaken. Baiña, amak jakiten bazuen, sekulako asarretuko zitzaidaken. Agian salatu ere bai, arrazoi osoarekin gaiñera, bera– ren berri gabe semea baitu niolako. Nereak min ema– ten zidala; besterenak ez, ordea. Azkenik, nere lagu– nik maiteenari ostu nioken, eta i intzan ori. 47

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz