BCCCAP00000000000000000001792

Azkeneko saskigillea -Ortaraiño aurreratu ta orain atzera egingo al zenduke? Bota zazu, len esan dizudan bezela nere biotzean itoko da ta. -Onezkero jakingo dek noski baitu iñutela. -Jakingo ez det, bada, amazazpi urterekin azaldu nintzan onera ta? Amaika urte luze markes batzuek beren seme bezela azi niñuten ta. -Orra nik aitortu nai nuena: lapurren artean nen– goken ni. -Alajainkia! Ortaraiño ere erori al ziñan? Zuk ez kontatzean, baraurik bizi ta ilko nintzan. Ez nuen bein ere zure susmo txarrik egingo; eta eskerrik asko, apal-apal, konfiantza osoan, seme bati bezela aitor– tzen didazulako. -Ez aut, bada, semetzat artuko? Nere alabarekin ezkondu ta gero orí jakiteak etzizuten onik egingo. Orain badakik norekin ezkontzen aizen. -Aitaren pekatuak egiten dituenarekin biziko di– ra. Ez diote alabari kalte izugarririk egingo, Pello. -Bere edertasun ta biotz gozoa edukitzen ez. Bai– ña bai zerbait zikindu bere izen garbia. Ez niñun bakarrik. -Dana dala, ni zure alaba uzteko asmoan ez na– bil, eta arrazoi asko dauzkat dena ixilik edukitzeko. Nola gertatu zan, ori jakin nai nuke. 46

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz