BCCCAP00000000000000000001792
Markesaren semea gora-beeren berri zeramatenak esanta. Gero, lapu– rrak berak dena kontatu zidan, bere adiskide maitea egin nintzanean. Baiña ordurako banekien nor ziran nere baitzailleak. Berak esan bezela, dena kontatuko dizutet. Onela esan zidan andregaiaren aitak: -Aizak, Joan Mañuel: aitortza on bat egin nai nikek, billau ta lapur baten aitortza jakitea komeni zaik eta. -Baiña, Pello, ni ez naiz apaiza. Ez dizut asolu– ziorik emango -esan nion. -Lan oiek egiñak zeuzkat. Baiña nere alabarekin abillen ezkero, arekin ezkondu baiño len, bai-baida– kit ura ere oso maitemindua dagoela irekin, ta beran– du damutu etzaitezten, jakin zak noren alabarekin abillen. Denaren berri banekien nik, Prantzian ikasita. Alare, asi zuen ariari jarraitzen utzi egin nion, txe– etasun geiago jakitearren. -Pello -esan nion-, gaur ondo misterioz ari zera izketan. Bota, bota, jakiteak ez digu kalterik egingo ta. -Bai. Baiña zin egiten al didak ez diokela iñori esango? -Ez naiz bein ere kontu zabaltzaillea izan, eta seguru bazeundeke ori nere biotzean ustelduko dala. -Bestela, nere lagunik maiteenarekin asarretuko niñukek, eta espetxera eramango niotekek, urte ba– tzuetarako beiñepein. -Ez nazazula orrela urduri eduki. Lenbailen garbi esaidazu. -Pozik ixilik gordeko nikek, baiña iri komeni zaik jakitea. 45
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz