BCCCAP00000000000000000001792
Markesaren semea guregatik noski. Orduan Gipuzkoan zear zebiltzanak jakingo zituen. Arek, berriz, aitari bertsoak. -Zu azkeneko saskigillea zeran ezkero, baziñanik ere aztuko zaituzte. Zergatik ez dizkiguzu kontatzen zure bizitzako gora-beeren batzuk? Bizia errezten dijoa, baiña jakin dezatela ondorengoak nola bizi– tzen ziran gure aurrekoak. -Saskigillearen bízítza kaxkarra da, baserritarre– na bezelaxe. -Gurea badakígu; zurea íkasi nai genduke. Beste– ren etxean bízi bearra. Batzuek ondo artuko zaituzte. Besteak ez berriz, batez ere emakumeak, eta orí etxe berean. Aientzat geratzen baíta ia lan guzia. Sukal– dean sartzen ere ez dízute utziko. Asko, zeletari íbilí– ko zaizkizu. Askotan, zumitz gaí legorrak, abegí as– kokoak, zaarrak, ekarriko dizkizute. Egin itzazu aie– kin saski onak ! -Badu orrek bere egi muturra. Guk dena pazien– tzian eraman bear. Bai; besteren mende lan egin bear duenak baditu bere istilluak. Bizitzeko aiña ezin sor– tu alare. Ni, gaiñera, gazterik asi nintzan. Emeretzi urterekin etxez-etxe nenbillen. Zuk jakingo dezu noski non dagoen gure baserria. -Bai. Bi edo iru aldiz izana naiz ni an. Bein ikusi duenarentzat ez da aztutzen erreza. Saskí borobil batek eskutik iges egiten badizu, bide puskan joan bearko dezu aren billa. Aldapa artan etxea jasotzea pentsatu zuenak, non zeukan burua? -Bai. Aldapa gaiztoan dago gure baserria. Lan– tzeko lur erosorik ez du. Baiña bai ardí larre aundi ta ederrak ere. Irureundik gora ibiliko dira barruti aie– tan. -Lan egin ezkero, an ere atera egiten bízimodua. 43
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz