BCCCAP00000000000000000001792
MARKESAREN SEMEA Bazijoan Joan Mañuel, geiago ez etortzeko as-– moan; eta bi adiskideren azken agurra tristea izaten da oso; samiña. Aiena ez noski ainbesteraiño. Oraindik, Jaínkoak ala nai bazuen, elkar ikusiko zuten. Ernanira joango baizan bizitzera. Baiña gure baserriari etzion beste bisitarik egingo. Apa! ordura arte berritu zituzten urteetako gerta– kari guziak. Bai guk pozik entzun ere. Ortarako aita zirikatzaille ona zan. Bestea, berriz, bapo zegoen, katu erdian jarria. Mingaiñean etzeukan erreuma aundirik, arratsalde santu guzian itz jario aritzeko moduan. Lasai patxaran itzegiten zuen Joan Mañuelek. Euskera ederra ta garbia. Etzan aopean itzak jateo zituen oietakoa. Irurogei ta zazpi bat urte uste det zituela ordura– ko, eta arritzekoa: ortza bat bakarrik etzitzaion pal– ta. Sagardoa ta ardoarekin besterekin etzituen, bada, garbituko. Ulert erreza zan, bada, aren mintzaera. Nere aita zanak batez ere ipuiak eskatzen zizkion, 42
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz