BCCCAP00000000000000000001792

Azkeneko saskigillea nengo, salda egiteko egosi; gero, prejitu lege bat emana zegoen, patata mordoxka bat lauko txikitan eta piper gorri batzuekin naastua. Bikaiña ta gustaga– rria zegoen. Baiña nik ezer gutxi jan nuen. Atzetik zer etorriko zan bai-bainekien. Batzuek, ordea, sartu zituzten berenak eta besterenak ere. Alare, zerbait geratu zan. -Orixe aparitarako balitxiok -geiago ezinta esan zuen saskigilleak. -Bai, gizona. Gaur dagoen eguraldi onekin ezin joango zera -aitak esan zion. -Eskerrik asko, Joxe. Langille bat bear bazendu, bertan geratuko nintzake. -Orduan, barauak egiten ere ikasi bearko zendu– ke. Ez gera beti eztaietan bizi. Oilloa baiño sardin zaarra obeto izaten degu. -Orregatik da, bada, gaurko zure ateraldi au es– kertzekoa: neregatik oilloa jarri gaur, eta biar zuen– tzat sardin zaarra. Oraindik etzan, ordea, bazkaria bukatu. Anai zaarrenak ekarri zuen goitik ontzi aundi bat, arrozez betea. Guretzat, ori gabe etzan jai osorik. Andik egin nuen betekada. Nere anaiak ere bai. Zaarrak ezer gutxi. Bazkaria bukatu zan. Orduan etzan kaferik eza– gutzen ere, eta baserri oietan ta gutxiago. Zaarrak etzeukaten jeikitzeko gogorik. Saskigilleak pipa piz– tu zuen, eta apari arteko bazkalondoa egin zuten. Saskigillea etorri zan arratsa gaiztoa bazan, aren antzekoa egin zuen lanaren bukaerakoa ere. Arra– tsalde ura beiñepein ikaragarria zan. Aize ta kaz– kabarra naastuan. Iñora joateko baiño, etxe txuloan kontu kontari aritzeko giro obea zegoen. Aiek, be– rriz, etzeukaten maitik jeikitzeko gogorik. 40

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz