BCCCAP00000000000000000001792
BAZKARIA Maia jarria zegoen. Anaion arte antolatu gen– duen dena. Etzan serbilletarik. Ez bearrik ere. Kana– bita bakarra aitaren ondoan, ogia zatitzeko. Erdian jarro aundi bat denentzako. Aulki bakoitzaren au– rrean, kutxare ta xardea. Erdian aukera jartzen bazi– guten, ez genduen besteren bearrik. Ederki konpon– duko giñan. Azpillak ere alperrikakoak genituen, de– nok ontzi batetik jango genduen ta. Amaika gizonezko, maiaren inguruan bilduak. Bi zaarrak; besteak gazteak. Aitagure batekin bedein– katu zuen aitak maia. Gero, purgatorioko animen alde s.albea. Ori zan gure etxeko oitura. Prest geun– den, bada, erasotzeko. Gogorik ere etzan palta. Bazkaria ugaria; ori bai. Ainbesterentzat zerbai– ten bearra ere bai. Ez, ordea, urrearen truke jaki guriz moldatua. Eguberrietan eta erriko jaietan izan ezik, ez du baserritarrak ortan dirurik botako. Baiña etzan gera– tu ezurra besterik. Nekazarien esaera da, etxeko potajea ta pitarra bezelakorik ez dala. Bazkari aurretik jartzen dituzten 38
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz