BCCCAP00000000000000000001792

AITAREN BESTE ATERALDIA Saskigilleak esanta noski, aitak bazekien etzala geiago etorriko: Euskalerrian, Gipuzkoan beiñepein, azkenekoa ura izango zala. Azken agurra bezela, beraren omenez, oillo eder bat il zuen bazkaltzeko. Olakoxea zan ura. Beartsua, beartsurik bazan. Baiña zeukan pixarretik ematen zekiena. Lanak bukatu ta amaiketakoa egitera sukaldera joan zanean, katillukada bat salda jarri zion aurrean, maian alegia, iru txikiko ardo botilla batekin. Mur– txatu zueneko, atsegiñez galdetu zion: -Au, Joxe, ez ote da gero oillo salda? -Txastatzaille ona zaude zu oraindik ere. -Jan-edateko kontuan bai orixe. -Bai. Ala da. Ez ornen zerala geiago etorriko ta zergatik ez jarri? -Eskerrik asko. Neregatik oilloa il dezu? Txe– etasun auei begiratzen diezu, bada? Ortan agertzen da nolakoa dan baten biotza. -Nik ez diot inportantzi geiegirik ematen. -Nik artzen diot, bada, ta ez txikia. Amaika leku- 35

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz