BCCCAP00000000000000000001792
Saskigintza duz fuera, iru litro sagardo sartu ziran eztarri artatik beera. Patxaran ekin zion bere lanari. Zumitz gai lodie– netik asi zan. Ortarako zeukan matxete txabal bate– kin, zumitz gaia muturretik artesten zuen; eta, beatza sartuz, eta uste det erdikoa zala, beste lauekin zumitz gaiari eusten ziola, bi aldeetatik geiegi zabaldu etze– din, eta belaunarekin indar egiñez, batetik bestera bi erdi egin zuen, biak berdintsuak. Gero, aietako bat artu talan bera, dena zumiztu arte. Banaka-banaka denak zumiztu zituenean, aun– diak aundiekin eta txikiak txikiekin bi sailletan bere– zi. Baziran ia lau zentimetroko zumitzak. Aiek, az– pian jartzeko aukeratu zituen, esian lotzeko gogorre– giak zirala ta. Alako zortzi bat jarri zizkion azpian gurutzetuak, eta zumitz guri ta meagoekin esitu, on– doa biribilduz. Ondoren, azpiko zumitz zabal aiek bi aldeetatik gora txutik jarri, aien artean beste batzuk sartuz. Ortarako lendik moldatua zeukan zumiztu gabeko gaztain guri me legun batekin egindako bu– runtzkia edo uztaia erantsi. Oni lotu zizkion zumitz zabal aiek, esola bezela artuz. Poliki-poliki dena esi– tu zuen uztairaiño, bi aldeetara eskulekuak utziz. Orrela, bukatua zegoen saskia. Batzuk txikiagoak, besteak aundiak, asto saskia ere bai, baziran denetatik. Lanerako era askotakoak bear baidira. Otar asko erabiltzen da baserrian. Baiña zarea esaten diogun beraizik sagar biltzeko egiten dana ere bada, ta neurri-neurrikoa. Olako amabirekin karga sagarra osatzen baida, ta birekin zaku bat. Gipuz– koako kargak sei zaku ditu. Naparroakoak, iru beste– rik ez. Garai artan zareak bear-bearrezkoak ziran, Sagar lan ikaragarria izaten baizan baserrietan. 33
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz