BCCCAP00000000000000000001792
SASKIGINTZA Saskigilleak leio aundi bat eta balkoiaren atea zeuzkan. Atzean, leku argitsu batean jarri zan, bere aulkia erdian. Lanerako argia bear. Negua zan, eta gau luzeak eta egun motxak. Gaztain zumitz gai aiek guziak guk ekarri geniz– kion, berak lan egin bear zuen ingurura, ia zutitu gabe arrapatzeko moduan. Dena ondo jarri genio– nean -guk ala uste genduen beiñepein- eta andik abian, ni deitu niñun, eta goxo-goxo ala eskatu zidan: -Aizak, txikito; ez al dek emen ezeren paltarik arkitzen? -Ori ez dakit. Baiña aitak agindutako guziak eka– rri ditugula uste det. -Lanerako bear ditudan puskak bai. Baiña bada– kik lau orduan emen ariko naizela. Zurrutero xama– rra nauk ni gaiñera, ta daukazuten sagardo ori ain zaidak atsegiña. Mesedez, ekarri zak txarrokada bat. Eskatu bezela ekarri nionean, bere tirabidean utzi zuen, zutitu gabe arrapatzeko moduan, bere biz– kar atzean babesturik, !anean ari zala bota etzezan. Arratsaldean beste bat ekarri bear izan nion. Otor- 32
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz