BCCCAP00000000000000000001792
Azkeneko saskigillea -Bere balioa badu. Baiña bai onenbeste semeei illea mozteko ere. Egun jakiñean illero-illero denei egiten diet lan orí. -Eta ez al didazu lan au <lena ezer kobratu bear? -Emen artuko dituzun diruekin etzenduke or- dainduko. -Eskerrik asko orduan, Joxe. Gizon mazalak bizi <lira mundu ontan oraindik. Amar urte kendu diz– kidazu bizkarretik. Au freskura ta txukuntasuna nere arpegiak! -Ori ez da egia izango. Baiña bai amar urtez gazteagoa dirudizula. -Orain beiñepein gizon baten itxura badaukat. -Edozeiñen musua artzeko ere etzaude gizon al- drebesa. -Musua? Ez det bein ere gogozko izan ori. Geie– netan berekoia ta gezurrezkoa izaten baita. Judasena bezela, billaua. -Arrazoi dezu. Oraindik beiñepein etzaude iño– ren musua artzeko moduan. Arpegi ori pixka bat ez badezu garbitzen, ezta txakurrak ere ez lizuteke emango. Urte batzuetako krakak or dauzkazu eran– tsiak. -Ai! Zu bertsolaria izaki! -Baita seme askoren gurasoa ere. Orain zurekin bezela ibiltzen naiz oiekin. Jaboia ta txukakia eman zizkion aitak eskura. -Atariko putzura joan ta garbi zazu arpegi zikin ori. Besteen esanera oitua dagoen asto zaar bat beze– la, an joan zan putzura. 30
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz