BCCCAP00000000000000000001792

Aita motxaille ortaraiño erortzea ere ... Etzait arpegirik ikusten, su– durra ta belarriak besterik. Itzegiten astean ere, etzait aorik azaltzen, bizarrak dantzatzen dirala. Ez naiz batere arritzen, ni jaten ikusi ta nazkatzea. -Ez al zenduen ixpillurik, ari begiratzeko? -Oiek emakumeen txismeak ez dira, bada? Etxean iñoizka begiratzen nion, emazteak bazeukan gelan olako bat eta. Etxetik aldegin ezkero, nere burua txukuntzen ez ditut ordu asko igaro. Gure saskigillea zearo bere buruari utzia bizi zan. Lana ematen ziotenean, egin. Beste gaiñerakoan, modurik bazuen, zurruta. Elizako joerak ere erdi utziak zeuzkan. Alare, sinismena etzuen oraindik soil galdu, otoitz ere egiten zuen ta. Ukuilluko astoa bezelaxe, borondaterik gabea. Lau ankako oien an– tzera, ara-onera bestek ibil erazi eta eramana. Ernanira ezkondutako alabak zerbait laguntzen zion. Ille mozteko makinarekin, zeroan jarrita, lenen– go bizarra moztu zion. Gero, neguan bizi giñan eta, iru maillaz gorago ipiñita, illea, kalpar lege bát utzi– rik, bere semeei bezela. Urrena, berak erabiltzen zuen labana zorrotzarekin, txukundu aurpegi ta le– pondoa. Gure aitak orduan egin zuen lana, milla pezetarekin ez luke ordainduko. Bukatu zuenean, aurrean jarri zion ixpillua. Arriturik, saskigilleak: -Len ura ta orain au al naiz ni? -Bai. Ura zu ziñan, eta au ere zu zera. -Ez al nago ni oraindik gizon bapoa? -Bai, bai. Zure adiñerako, gordiña oraindik. Al- perkeriak on egin dizu. -Laxter bukatu dezu lana. Aurrerapen aundiko tresna da ori. 29

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz