BCCCAP00000000000000000001792
Azkeneko saskigillea kat, bada, non ta nork mozturik. Beti gerorako utzi, ta Adan bat egiña nabil. -Bi arrazoi dauzkat ori egiteko: bat zuregatik eta bestea guregatik. -Zuei ere enbarazu egiten al dizuete nere ille- -bizarrak? -Egia esango dizut: nere semeei nazka ematen diezu. -Ondo dakit nik ori. Onera baiño len oartu naiz ortaz. -Nai badezu beiñepein, oraintxe bertan moztuko dizkizut; ez da noski etxe oietan bezin txukun geratu– ko baiña. -Ez dio batere ajolik. Eskallerak egiten badiz– kidazu ere, ni emendik ateratzerako berdinduko di– ra. -Ez eskallerarik, ez. Aurrerapen obeak badituk. -Beraz, moztu ta eskerrik asko. Au bai etzaidala bein ere aztuko. Ordurako bazan gure etxean illea mozteko maki– na. Bere gelatik ekarrita ura, bere aurrean jartzeko zapi txuria eta ixpillu txiki bat; eta ortarako geneu– kan aulkia aurrean ipiñi ondoren: -Exeri zaitez mesedez emen. Zapi txuria lepotik txintxilik jarri ta ixpilluari be– giratzeko esanez: -Begira ezazu onera, Joan Mañuel, zer moduzko gizona zauden ikusteko. Algara gozoa egin zuen saskigilleak. -Orí al naiz ni? Ai zer nolako artza nagoen! Ez daukat len nintzanaren antzik. Markes baten semea 28
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz