BCCCAP00000000000000000001792
AITA MOTXAILLE Jeiki orduko, gure lenengo lana atariko putzuan arpegia garbitzea izaten zan. Bestela, etzigun aitak gosari txikia egiten utziko. Saskigillea ere bai; goiz jeiki zan. Baiña lasai zebillen ura. Egun asko igaroagatik, etzan kejatuko. Aterpea ta mantenua seguru baizeuzkan. Arek etzuen arpegirik garbitu asmorik ere. Alare, aitak etzion gosari txikirik ukatu. Bezperako aparitan gu nazkatu giñala esan nue– nean, ikusten genduenez, bai aita bera ere. Arek gurekin egiten zituen otordu guzietan, ez giñan jaten genduena bota nairik ibiliko. Gosari txikia egin zue– neko, ala esan zion aitak: -Aizazu, Joan Mañuel: otsoa berbera dirudizu. Bizar-ille oiek moztea nai al zenduke? Berdin kan– porako ez <lago girorik. Nik egingo nizuke lan ori. -Joxe, aspaldi ontan ez dit iñork olako arrazoirik eman. Ez didazu bi aldiz esan bearrik. Ez nuke nola– naiko atsegiña artuko. Joan dan urtebete ontan ez naiz etxera bildu, eta zuk badakizu zergatik. Ez dau- 27
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz