BCCCAP00000000000000000001792

Tolosako zubia ikusten zituen ondo landutako arriak, kate maillaren gisa lotuak baleude bezela, zubia jasotzen ari ziran lekura etortzen. Baiña langillerik etzan ageri. Zubia bai arrigarrizko moduan gora ta gora zijoala. Kantari ari ziran beren !anean: Batzuk arria landu, besteak eraman eskurik-esku; kukurruku jo baiño len lana aixa bukatuko degu. Kontratistak bere artean ala zion: -Inpernuan gaizki bizi dirala? Ez dik itxurarik, auek kantari ari dituk !anean ta. Amalau milla Mikel izeneko deabru ari ornen ziran !anean, iru kilometrora zegoen arrobitik. Ba– tzuek an bertan landu arria, aukeran aukerakoa, jarri beste lanik etzeukana, ta beti kantari. Tarteka oiu ikaragarriak eta zigor otsak ere bai. Etzuen kontra– tistak iñor ikusten. Baiña zubiak gora zeraman mar– txaz oarturik, benetan izutu zan, oillarrak kukurruku jo baiño len aixa bukatuko zutela. Berak anima gal– du, berriz. Amalau milla Mikel aiekin joan bearko zuela betiko sutara. Laxterka aztiarengana joan zan, zer gertatzen zi- tzaion esatera. -Egitea nai etzenduen, bada? -Bai; baiña nik anima galdu gabe. -Zoaz lenbailen, eta bota atzaparkada bat gatza sutara, ta zirika zazu beatzarekin azpitik oillarra. Orduan bereala egingo du kukurrukua. Aztiaren agindua egin zuenean, kukurruku ozen 25

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz