BCCCAP00000000000000000001792
Azkeneko saskigillea -Batere ez -erantzun zion-. Zure anima ori billa– tu detalako, joan dan orrek ordainduko dit. Zuk, berriz, anima galduarekin dena galtzen dezu. Gure kontratista beldurrak atera zan andik. Oi– llarrak kukurruku jo baiño len bukatzen bazuten, berekin eramango zuela; ta orrekin zer irabazten zuen? Tolosari zubi eder bat egingo zioten, baiña kontratista betiko galdu. Zeruan lenengo izarrak azaldu baiño len, millaka zaldi laukoan baletoz bezela, izugarrizko anka otsak nabaitu zituzten. -Emen dituk deabruak -zion kontratistak-. Bu– katuko ote dute? Luziferrek esan duen ainbeste bal– din badira, aixa. Bertara urbildu aiñean, kantari zetozen: Amalau milla deabru gatoz, Mikel izena daukagu, zubi txiki bat eraikitzeko eman digute enkargu. Arrats bateko lana, len ere ontan oituak gaude gu; beste Mikel bat diruzalea lagun berria badegu. -Amalau milla deabru, eta nere izenekoak! Ez dek inpernu ori txikia izango! Galdu nauk! Ordube– tean jasoko ditek! Gu, millakak amalau deabruak, gatoz gaur, jasotzera zubi au. Zeruan izarrak, gau; asi gaitezen, rau-rau! Zeruan izarrak agertu ta kantu au entzun orduko, 24
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz