BCCCAP00000000000000000001792

Tolosako zubia ko ituke. I, gaiñera, gaiztoz ezaguna aiz. Ire pekatuz betetako kuadernotxo bat an zeukat nik inpernuan. Ik orduan anima saldu nai uke? -Zoritxarrez, ori da egia. -Eta zeren truke? -Zuk len esan dezun bezela, Tolosako zubi orren kontratista naiz ni, ta badakizu nola dijoan. -Nola dijoan diok? An etzegok zubirik. -Bi aldiz ia bukatzeraiño ekarrita, urak eraman baidit. -Eta bera jasotzeagatik anima saldu nai uke? Gi– zarajoa! Naiago nikek ik bezelako egokiera baneuka, nerea salbatzeko. -Bai, baiña baldintza batzuk jarrita. -Nolakoak dituk, bada, ire baldintza oiek? -Porrot egin det, eta zubi ori jasotzea nai nuke. Baiña arrats batean, eta jendeak ez dezala jakin nola jasoa dan. Arratsean izarrak agertu ta goizean oilla– rrak kukurruku kantatu bitarte. -Ire animak, gaiñera, ezer gutxi balio dik. Langi– lleei egiten dieken lapurreta eta igande ta jaietan lana egin arazteagatik, len ere ire anima nerea dek. Baiña arrats batean zubi ori jasotzea guretzat ez dek lana. Tratua egiña zegok. Gero damutzea alperrika– koa izango zaik. Artu ta bizirik eramango aut. Zuek, oraindik bizi zeraten oiek, txoro galantak zerate, ani– ma galtzen orren errez uzteko. Baiña... Alako txinparta batzuk atera zituen; eta, azufrea– ren usai gaiztoa inguruan zabalduz, bertan ezkutatu zan. Luzifer joan zanean, zenbat bear zuen galdetu zion sorgiñari. 23

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz