BCCCAP00000000000000000001792

Azkeneko saskigillea -Nik bai al dakit zu nor zeran? Zekarren kuadernotxo batean gomazko gizonak apuntatu zuen zerbait. -Ire arrokeri ori zapalduko detan eguna etzegok oso urruti. Zer nai uke? -Lenengo beiñepein, zurekin tratuan asi baiño len, zu nor zeran ikasi. -Eskubide osoa daukak. Ni inpernuko deabru gu– zien nagusia nauk. Luzifer nere izena. Entzungo uan noski. -Bai, jauna. Jainkoak sortu duen izakirik gaiz– toen ta itxusiena. Jendeak bildur diana gaiñera. Guk Satanas esaten diogu. -Gezurretan ari aiz. Satanas nere mendeko bat dek. Jainkoak sortu zuan izakirik ederrenetako bat niñuen ni. Baiña nere arrokeriak ontaratu nioken. -Non sartu naiz ni? Barkatu, barkatu! -zion kon– tratistak, andik aldegin nairik. -Guk etzekiagu barkatzea zer dan. Non sartu ai– zen? Erorrek ez dek eskatu, bada? Esan zak lenbai– len zer nai dekan. Bestela, nere igurtziren batzuk artuko dituk. Gure artean etzegok txorakeririk. Sorgiña sartu zan bitarteko, gizon gizarajoari mingaiña lotu zitzaion ta. -Gizon au bere anima saltzeko prest daga. -A, bai? I aiz orduan Tolosako zubiaren kontra- tista? -Bai, jauna. Egia da ori. Baiña nola ezagutu nau– zu? -Ez al dakik zuetako bakoitzak nere mendeko deabru bat daukala zajndari? -Etzerate gutxi orduan! -Bina jarriko banizkitzute ere, oraindik sobratu- 22

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz