BCCCAP00000000000000000001792
Tolosako zubia -Nereak egin dik! Galdurik gabe egingo nuen pozean nenbilleken, eta auxe bear nin orain! Emen zubia bukatuko duenik ez dek jaio! Bestela, egun batean bukatu bearko dik <lena! Orduantxe benetan etsi zuen. Bere burua galtze– ko zorian zebillen. -Artuko detan ainbeste dirua eraman zidak, eta lanari berritik eraso bear. Norbaitek aolku emanta, erriko azti sonatu ba– tengana joan zan. Onek, aren kezkak entzun ondo– ren, txartel bat eman zion, eta berak ezagutzen zuen sorgin baten aurrera biali. Bukatu gabe etzuen utzi nai, eta txuxenean sorgiñarengana joan zan. Onek, txartela irakurri ta nork eman zion jakin zuenean, ongi etorri bero bat egin zion, eta berriro sorgiñari agertu zizkion bere kezka guziak. -Ondo <lago. Itxogin ixtanpat. Alako otoitz ta zeremoni batzuk egin ondoren, kea zeriola an azaldu zan bereala gomaz jantzitako itxura zeukan gizon aundi estraño bat. -Nor ote da ori? -zion berekiko kontratistak. Baiña sorgiñak, auspez jarrita agurtu zuen. Etzan, bada, edozein izango. -Zer nai zenduke? -galdetu zion serio sorgiñari. -Gizon onek zurekin itzegin nai luke -esan zion onek, burua makurtu ta agur apal bat egiñez. -Nork erakutsi dik onerako bidea? -galdetu zion, zear begiratu zorrotz bat egiñez, gomazko gizonak. -Tolosan denok ezagutzen degun azti batek. -Ez al ditek aginte aundiko gizonei agur egiten erakutsi? 21
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz