BCCCAP00000000000000000001792

Azkeneko saskigillea Subasta orí egin zan, baiña iñor gutxik artu zuen parte. Lan aundia ta diru gutxi eskeintzen zuela uda– lak. Arraixku aundikoa iruditzen zitzaien an, aune– rapen geiago gabe, arrizko zubia jasotzea. Erriko seme batí eman zioten. An ziran batzuek esan ere bai: -Ai, gizarajoa! Galtza zaarrekin baabil, ez dek berriak egiteko diru asko aterako ortik. Ederki larru– tua utziko aute. Bere beldurrak bazituen, bai, gai onarekin egin eta urrutitik ekarriz. Tranpa egiterik, berriz, etzeu– kan. Kontzientziak ere zerbait lotzen zuen. Zeletari bat ere jarri zioten, emandako baldintzak betetzen ote zituen. Asi ziran lanean. Zubia, orduko aurrerapenekin egiteko, ando zijoan. Iñork uste baiño azkarrago gaiñera. Ortan zegoen kontratuaren irabazia. Zalan– tzan jarri zutenak ere arrituta zeuden. Gure nagusia esneketariaren kontuak ateratzen ari zan, irabazi palita geratuko zitzaiola ta. Baiña aurreratua zeramatenean, ugolde gaizto batek artu ta ibaiak beera eraman zion <lena. Oso eraria geratu zan gure kontratista gizarajoa. -Orra nere itxaropenak porrot eginta. Utziko ote zuen ere zalantzan ibili zan. Baiña oraindik irabazi pixar bat aterako zuela, laguntza ere eskeiñi zioten eta berriro ere eraso zion lanari. Lenengoan bezela, ondo zijoan lana, laxter buka– tuko zuela ametsetan. Baiña asieran bezelaxe, beste ugolde batek lan txarra egin zion: artu ta eraman. Astelen goizean, lanerako asmoan joan ziranean, etzuten zubirik arkitu. 20

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz