BCCCAP00000000000000000001792

Tolosako zubia -Inpernurako sarreran erteerarik etzuen ibai aun– di bat ornen zegoen, jentillak uste zutenez; eta arako zigortuak erámaten zituen arraunlariak Karonte ornen zuen izena. Emengoak ere antza hazuela ta orregatik ematen diot izen orL Ura, betea joan ta utsik etorriko zan. Ez arritu nik auen berri jakitea, markesaren seme izan nintzan garaietan ikasitako ipuiak <lira ta. -Alajainkia! Zu markesaren seme? Ez daukazu gaur itxura aundirik. Len izango ziñan. Aldaketa ederra egin dezu geroztik. Par egin zuen saskigilleak. -Orren esplikazioa gero emango dizutet. Orain jarrai dezaiogun asitako ipuiari. Zurezko zubiak ere ezagutu nituen erreka txiki batzuen gaiñetik egiñak. Ibai aundietan, ordurako, arrizko zubi ederrak zeuzkaten jasoak. Erriak azi alean, bearrak ere goraka joango ziran. Arraunlariak motelak, zurezko zubiak ere aulak zama aundiak igarotzeko, eta edozer ugolde kox– korrek aurrean eramango zituen. «Etzeukagu beste alderdirik: arrizko zubiak jaso» erabaki zuen udalak. Ortarako dirua bear, eta ez oso gutxi. Erriko aundizkien bitartez, auentzat bentaja ikaragarria baizekarren. arrizko zubi batek, naiko di– rua bildu zuten. Bando baten bitartez eman zioten erriari asma orren berri: nola arrizko zubi eder bat jasotzeko era– bakia artu zuen udalak; olako egun, ordu ta lekuan subastan aterako zutela, eskeintzarik onena egiten zuenari emateko. Ori jakin zutenean, erri guzia poztu zan, batzuen– tzat erreztasun aundia ekarriko zuelako orrek; bes– teentzat, berriz, lana. 19

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz