BCCCAP00000000000000000001792
Azkeneko saskigillea bizkar. Jakiña, bitartean bien zoritxarrak elkarri kontatuz, negar egingo zuten. Joan Mañuelen emaztea ere ezagutu zuen, eta arek aldegin zuen mundu ontatik aurrena. Aren ille– tara ere joan zan aita. Arrunt eroria arkitu ornen zuen saskigillea. -Bakarrik geratu zera -esan zion aitak. -Egia diozu, Joxe. Baiña urte au bukatu baiño len bilduko gera berriro betiko atsedenean. Eta asmatu egin zuen. Aren illetara ere joan zan aita, lagun maiteak izan baiziran beti, eta kanposan– turaiño lagundu zion. Etxera etorri ta ala esan zigun guri: -Gure saskigille xaarrak bukatu dizkik mundu ontako egunak. Bego gizarajoa betiko atsedenean! 184
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz