BCCCAP00000000000000000001792

Azkena Xox batzuk artzeko itxaropena argazki arek ken– du zien. Etziran egundo aberatsak izan, baiña or– duantxe bai beartsu geratu zirala. Saskigintza utzi ta gerora ere, gure aita zanak bisitatxo batzuk egiten zizkion Joan Mañueli. Azoka– ra joango zan, eta an arkituko zuen saskigillea. Bera baiño beartsuagoekin oitura on bat bazuen gure ai– tak. Berak kontatuta jakin nuen ori. Errenterian bazan mutil zaar begi bakar bat, zur– giña. Baiña beartu. zanean, eziña ari ere etorri. Lanik ez eta patrikak utsak, an egoten zan bere tallerreko ateetan, norbaitek zer aginduko edo zer emango. Beti esku emanez agurtuko zuen gure aita zanak. -Orrek pozik artzen dik nere eskua -esan zidan, elkarrekin mezetara joan giñan batean, neri ere aol– ku ori emanez. «Zer ote dauka nere aitaren eskuak?>>'-nion nere– kiko. -Eta ori zergatik? -galdetu nion, ezkutu orren berri ikasi nairik. -Ez baidiot bein ere eskua utsik luzatzen. Beti pezetaren bat, baita iñoiz duro zillarreraiño, or joan– go dek nere eskutik arenera. Garai artan duro zillarra sari aundia zan. Ari ere ori egiten zion, bada. Gure saskigilleak, berriz, markesaren semea eta teniente honorario iza– nagatik, pozik elduko zion aitaren eskuari, eta esku batetik bestera eroriko zan duro zillar ori. -Ai, Joxe! -esango zion maitasunez-. Zuk, ze– ruan sartzeko, ez dezu ezeren trabarik izango. Etxean ez dezu sardio zaar bat ere edukiko jateko. Alare, olako tituluak dauzkan bati opari on bat ema– ten badakizu. Meriendatxo bat ere egingo zuten gure aitaren 183

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz