BCCCAP00000000000000000001792
Azkeneko saskigíllea txo bana luzatu zieten, zer zan esan gabe. Pakete xabal bat. Zer izan ote ziteken ura? Ekarri zuen etxera. Emaztea atarian eguzkitan zegoen, eta txu– xenean arengana joan zan. Onek ala galdetu zion: -Zerbait eman al dizute? -Bai. Baiña dirurik ez. Au eman didate. Ez dakit zer dan. Au izango da noski gure bosteun pezetakoa. ltxura danez, argazkia da. Torizu ta zabal zazu. Zabaldu zuenean, arrituta, onela zion, gizonari erakutsiz: -Au alzan guzia? Zer egin bear diogu oni? -Francoren argazkia da noski? Gaurko jainkoa. -Ez al da, bada, au gure bi billoben eriotzen erruduna? -Bere eskuz ez bazituen il ere, ala da noski. -Billobak ikusten badigute au, botako gaituzte etxetik. -Orduan zer egin bear degu onekin? -Ez dakit, bada. Au burla bat besterik ez da noski. -Ekatzu, ekatzu neri. Maritxuk artu zuen eskuan eta biak sukaldera joan ziran. An ari zan sendagillea, egunkaria irakur– tzen. -Teniente honorario bezela, au eman diote loan Mañueli. Baiña xentimorik ez. -Eta zer egin bear diozute orain orri? -Auxe -lau puska egin ta surtara bota zuen-. Gudazalerik ez det nere begien aurrean ikusi nai. Sendagilleak par egin zuen, iseka ere bazala ura pentsatuz. 182
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz