BCCCAP00000000000000000001792
AZKENA Beste gudate bat ikusi baiño len joan nai zuela mundu ontatik esan zigun, eta askotan. Ori Jainkoak etzion entzun. Azkenekoa ta odoltsuena erdiz-erdi arrapatuko zuen. Ernani'n gaiñera, sarraskirik gaiztoenak egin zituzten lekuan. Bi billoba galdu zituen: bat pusilla– tua eta bestea aurrean. Bera azkeneko guda karlistan ibilia nola baizan, auei oso titulu ona eman zieten frankotarrak. Tenien– te honorario izendatu zuten. Baita errian omenaldi– txo bat egin ere; eta andik aurrera, bizi zan arte, bosteun pezeta kobratuko zituela. -Ori dena ez da egia izango, baiña oraingotik xox pixar batzuk emango dizkizute -esan zion Maritxuk. -Ez lirake gaizki etorriko. Baiña auek eman? Ez olako ametsik egin, Maritxu. Kendu bai. Ortarako obeak dira. -Kendu? Ez dakit nori. Guri ez beiñepein. Esan bezela, ornen txiki bat egin zieten ari ta geiagori ere. Bazkari lege bat eman ere bai. Pakete- 181
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz