BCCCAP00000000000000000001792

Azkeneko saskigillea amar urte saskigille ibilita, agurra bai tristea. Zer egingo degu, bada, munduari ere aurki eman bearko diogu ta? Zu bertsolaria zera noski, Joxe. -Bai. Kantatzeko umorea ta laguna detanean ari– tzen naiz. -Goldearen atzetik zoazenean, ez al zaizu alako oldozpen tristerik sortzen? -Neri, ona besterik ez. Laian amarrek aiña egiten detala orain bakarrik. -Neri bai. Iraultzen ari naizen zoiak, neretzat gizaldi berri baten itxura dauka. Zaarraren babesean azaltzen da au. Ura zapalduz eta bera gaiñean gera– tu. Baiña urrena datorren zoiak berdin egingo dio oni. Gu zapalduko gaituena ere urbil da. Zoitik zoi– rako alde ori da gure bizitza. Mundua beti goldean ari da, aurreko gizaldia atzekoak zapalduz. Gizona sortu ezkero, mundu au olaxe dijoa, ta ala joango da betiraunean, ez bada galtzen. Zenbat millaka ta mi– lloika sartu dira zoipean? Bizi zirala, aiek ere zerbait izango ziran. Nik nere onak kontatu ditut. Txarrak beste norbaitek esango ditu. -Ori dena egia al da? Edo kontu kontari ipuiak esan dizkiguzu? -esan zion gure aitak. -Ez, Joxe. Zerbait dan baiño geiago esatea balite– ke. Baiña dena egia da. -Bizitzea zer dan ondo ikasita joango zera orduan mundu ontatik. -Bai, Joxe. Lana galanki egin ta patrikan xenti– morik gabe, errukitsu batzuen bizkar geratuko naiz, Jainkoak deitzen didan arte. Azken agurrak geiene– tan tristeak izaten dira, betirakoak badira beiñepein. Gu ao zabalka utzita joan zan gure baserritik, geiago ez biurtzeko. 180

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz