BCCCAP00000000000000000001792
Azkeneko saskigillea ikasia izaki. Arek kontatu zizkigun ipuiekin liburu eder bat idatzi liteke. -Kontatuko al diet? Lotara joateko zoratzen egongo dira, ordea... -Berak ez dute, bada, eskatu? Kontaiezu. Bitar– tean, nik ere ikasiko det. -Ori, ori! -eskatu genion berriro. Saskigillea bum argiko gizona zan. Etzuen ego– kiera ori galduko. Ibili zan baserri oietan, gazte ta zaarren berri ondo ikasia zegoen. Bai-baizekien gu– rekin ondo etortzeak saskigiñean igaroko zituen egu– netarako arentzat garrantzi aundia zeukala. Sarreran gure eder eginta, gazteen biotzak orrekin irabaziko zituela. -Tolosari, beste erri askori bezela, erditik ibaia dijoakio. Ori ez da txarra. Baiña bidearen berdiñe– tik; eta, azitzen danean bi aldeetara zabalduz, karri– kak ibai biurtzen ditu; eta urak, daraman indarrean, bertako dendak garbitu ta zikindu batera egiten ditu. Garbitu, barrungo puska guziak eramanez; eta zikin– du, lokatzez beteta. Ori askotan gertatu zaio. Baiña okerrena, zubia ere eraman izan duela, aurrean artu– ta. Orduan erria bi puska eginda gelditzen, eta zubia bear. Garai batean -nik ere ezagutu nuen ori zenbait erritan-, gaur autobusak bezela, txalupak egoten zi– ran beren Karonte edo arraunlariarekin. Ortatik bizi zana, alegia. Ordu jakiñetan ibai gaiñetik joan-eto– rria egiten zuena, alde batekoak eraman ta beste– koak ekarriz. Txalupa aiek bazuten nagusia, negozio orí zeramana. Arraunlaria etzan aren langille bat besterik. Baiña bere bizimodua ortatik aterako zuen. -Len zer esan dezu: Karonte edo arraunlaria? Nor da orí? -galdetu zion aitak. 18
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz