BCCCAP00000000000000000001792

Baserriari agurra dezute eta i salatzen aut, seme. Erru geienak ireak dituk, ~rrain mingain gaizto orri nai duena egiten _utzi diokelako. Gu bagiazik emendik. Biar aterako gmtuk betirako. Baiña, eskerrak gure suia dan ta sendagille ta aren emazte ta gure alaba maiteari, ez gaituk Erru– ki-etxera joango. Ik arek baiño zor geiago daukak, il artean gu etxean edukitzeko. Geiago artu baidek. Iretzat, ordea, gurasook ez gaituk iñor. Etxe ta ber– tako ondasun guziak illobari utziko ote dizkiodan ere zalantzan ibili nauk. Baiña ire antzekoa dek ori ere. Jainkoak bazekik makillarik gabe jotzen. Gu ez gai– tuk Erruki-etxera joango, baiña zuen borondatea ala uan. Bideak errezten asiak ziñaten. Amaika enbido gaizto bota diguzute beiñepein, eta ori dena nere etxean bizi zeratela. Agur, Joxepa. Ez det zurekin ezertxo ere jakin nai, etxe ondatzaille bat besterik etzera izan ta. Len esan dizutet biar joango gerala geiago ez etortzekotan. Dena ontzat emango nuke, pakea sartuko balitz onera. Maritxuk negarrari eman zion. Azken agurra zu– tela esandakoan, billobak ere oso triste jarri ziran. Ama baiño geiago maite zuten amona. -Ni amonarekin joango naiz -zion Kontxexik. -Ez. Gera zaite. Zu bezelakoak izan balira de- nak, gu ere ez giñan joango -esan ta aiton-amonak oatzera joan giñan. Ez dakit senar-emazteak beren artean zer esango zuten. Serio geratu ziran beiñepein. Urrengo goizean atera giñan, bai, ta kito. Billo– ben batzuek arkituko zuten utsuna. Orain, berriz, lantegiari ere agur eman bearra. Lagun maite asko utziko ditut betirako agur ontan. Ez daukat lanik, eta ez naiz askotarako gauza, es– kuak gogortu ta lotu egin zaizkit eta. Berrogei ta 179

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz