BCCCAP00000000000000000001792

Azkeneko saskigillea ko moduaren paltarik ez. Atozte gurera. Bestela, zuen alaba ta nere emaztea benetan naigabetuko li– tzake. Ortan geratu giñan. Dena eman genion etxean ez giñuzten eduki nai. Alare, gurekin zer ikusi gutxi zeukatenak maitasunez artzen giñuzten, eta badakit alaba ta illobak benetan poztu zirala. Etxera joan ta dena Maritxuri esan nion. -Baiña etxe artarako ez al gera gu zama aundiegia izango? -Sendagilleak esan dit ori bere borondatez. Ala– bak, berriz, ez du atzera egingo. Agur egin bear ainbeste maite degun baserriari. Nere bizitzako nai– gaberik aundienetako bat da au. Biar bertan etorriko dira gure billa, zureak eta nereak diran puska guziak eramanez. Elizarako ere erreztasun guziak izango ditugu. Nik oraindik lana badaukat. Oiek bukatzean ara bilduko naiz. Etxea betirako utzi bearrak triste jarri zuen Mari– txu. Baiña bere azken urteak ere pakean igaro nai zituen. Apal ordua etorri zan. Gure erraiñak enbido asko bota zizkigun. Semeak etzuen aintzakotz artzen. Illo– bak serio zeuden. Bereala ta zorrotz eraso nion gure erraiña lotsagabeari: -Zure sube gorriaren mingain orrekin amaika en– bido bota dizkiguzu. Baiña nik eskutik ordago bota– ko dizut. Oraindik gurean bizi gera, au goitik asi ta beeraiño nerea da ta. Zer ari zera zu besteren gauze– kin enbidoka? Emengo naaspil guziak zuk ekarri di– tuzu, eta zurekin ez det ezertxo ere jakin nai, etxe ondatzaillea aleena. Emengo gauza guzien jabe se– mea geldituko da. Ez dakit baserri onek zenbat iraungo duen. Guretzat etxe ontara ezin bizia ekarri 178

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz