BCCCAP00000000000000000001792

Gizaldi berria Bai alabak ezezkoa eman ere: «Neri aitak agindu dit amonari laguntzeko». Irurogei ta amabost urte nik. Emazteak bi gutxia– go. Ni oraindik banenbillen. Baiña etxean geratzen banintzan, neretzat ere iseka ta ezin ikusia besterik etzala izango, ta andik pake billa ateratzea pentsatu genduen. Ni baitegitik etorri ta errain zirtzil ori sartu bitarte, gure etxean pakeak agintzen zuen. Orain, berriz, zaarrontzat beiñepein, an etzegoen bizitzerik. Orra emakume txar batek fameli guzia nola naastu zuen. Sendi bat txukun, paketsu, agertzen dala ikus– ten dezunean, oroitu zaite etxeko andrearen lana dala ori. Baiña beste bat zikiña, ajola gabe ta lotsa gutxikoa azaltzen bada, pentsa ezazu etxeko andrea dituela errurik geienak. Ama nolakoa, sendia ere alakoa, geienetan beiñepein. . 1 Txikitan su ondoan entzundako ipui batek era– kusten digu sendi batean etxeko andrearen garran– tzia zenbateraiñokoa dan. Badakizute noski Jesus Jerusalen aldean amabi ikaslerekin ibiltzen zala, eta aiek mantentzeko zer– bait bearko zuten. Gazteak, eta etziran jale makalak izango. Janga bazuten, inguruko baserritarrei lagun– tzera joaten ornen ziran jan truke. Ortaz gaiñera, norbaitek zerbait ematen bazien, etzitzaien gaizki etorriko. Gari aroa ornen zan, eta baserri batean arkitu zuten lana: garia jo ta garbitu. Bukatu zutenean, eman zieten otordua. Baiña eskaxa ta gaizki jarria. Neskatxa narrats batek serbitu ornen zien. Mantenuz gaiñera beste zerbait ematera etorri zanean, Jesusek, eskerrak emanez, ala esan ornen zion: -Senar on bat tokatuko al zaizu! Jesuseo ateraldiak arrituta utzi zituen ikasleak: 175

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz