BCCCAP00000000000000000001792

Azkeneko saskigillea Erraiña lasaitu zan noski. Bere seme-alaba gaz– teentzat etzan lekurik paltako. Joan ziran alperrik zeuden atso-agure aiek, arentzat ala ziran ta. Irurogei urtetik gora nituen nik ere, aiek itzali ziranean. Andik aurrera urteak abiadura ona eraman zuten. Ni banenbillen, eta banabil, al detan bezela. Baiña Maritxu etxeko inpernuan geratu zan. Lan askotarako eziña etorri. Ankapean zerabilkiten. Billoben itxaropen aun– dirik ez beiñepein. Zaarrena, amazazpi urtekoa. Erruki zaizkit bere gurasoak, ez badu aldaketarik egiten. Baiña nexka Kontxexi, amabi urteko billoba, aingeru herbera datar. Arek laguntzen zion amonari. Ni saskigintzatik nentorren bakoitzean, arrera txarra egiten zidan erraiñak. Nere irabaziak ari ema– tea naiko zuen. Semea, berriz, erdi berdoztua, katu erdian. Ikusten niñuneko, pozten zan Maritxu. Aren ongi etorria beti maitagarria. Baiña nik arpegian igertzen nion arek etxean zeraman inpernua, Baiña ixilik. Ez niñun kezka txarretan jarri nai. -Zu etzaude emen kontentu? -galdetu nion bein. -Nola egongo naiz? Pardel zaar bat bezela nara- bilki erraiñak; eta, su ondoan dagoen katua isa– tsarekin aizkatzen dan bezela, neri ez laguntzeko agintzen die illobei. Edo il erazi nai gaitu, edo naz– katu ta Erruki-etxera biali. Ortarako egokierarik ez du galtzen. -Auxe da azkena etorri zaiguna. Billoben itxaro– penik, berriz, nik ez daukat. Zaarrena aita bezelako– xea dator. -Kontxexi ez. Ori aingeru berbera da. Orrek la– guntzen dit. Geronekoan erritan eman zion amak. 174

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz