BCCCAP00000000000000000001792

Azkeneko saskigillea Zuk esaiozu senarrari; ez aurretik gaudenoi. Auek il arte, emen izango gaituzu. Orduan bai ondo pentsatu bearra daukagula. Baiña argi ta garbi esaten dizut: zuek lenago joango zeratela emendik, auek Erruki– etxera baiño. Etzion erantzun. Baiña emakumeak nai dutena irixten ez dutenean egiten dakiten ipurdi eragin bat egin ta pauso ariñean ezkutatu zan andik. Lenengo erasoa gaizki erten zitzaion. Maritxuk ortzak erakutsi zizkion. Zaarrak íltzen ziranean, bera geratuko zala etxeko andre, eta ez pentsatzeko etxe artan seguru zegoenik. Etzuen ni zirikatzen así nai, bestela gogorrago mintzatuko nintzaion ta. Maritxuk eman zidan eduki zuten eztabaidaren berri: -Ez dakizu nolako aginte itxurarekin urbildu zi– tzaidan atzo gure erraiña. Zaarrak alperrik daudela emen. Kalte besterik ez digutela egiten. Erruki-etxe– ra eraman bear genituzkela. Nik ere badakit oiek gabe obeto izango giñakela. Baiña zor diegun maita– suna noizko? -Zaarrak baiño kalte geiago ekarriko digu gazte orrek etxera, Maritxu -esan nion pentsakizunez he– tea-. Uste det azken urte tristeak datozkigula, eta ez gerala gu baserri ontan ilko. Ezkontzeak baditu alde atsegiñak, baiña bai nekegarriak ere. Orain azkene– ko auek datozkigu. Joxepa errain gazte orrentzat ez da munduan bere burua besterik eta bere aurrak. Dena oientzat eskas dala. Gu, gauza geran arte, orren asto karriatzaille izango gera. Baiña gure bu– ruak babestuko ditugu. Zaartzaroan eziña etortzean izango ditugu ixtilluak. Len ere esan dizut beldur naizela ez ote degun etxetik kanpora mundu au utzi bearko, semea ere oillar xamarra atera zaigu ta. Mi- 172

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz