BCCCAP00000000000000000001792
Gizaldi berria -Zer egiten dute atso ta agure oiek emen? --esan zion Maritxu bere amagiarrebari-. Denok oien eder egiten ibili bear al degu? -Ai zer nolako ateraldia! Emen ez daga agure ta atsorik, seme-alaba sail baten gurasoak <lira ta. Du– ten guzia etxe oni eman diote, eta fameli on bat azi ere bai. Bizitzaren legea, eziñera etorri zaizkigu. Bai– ña Jainkoak deitu arte gurekin bizi bearra. Aurre– koei berak begiak itxi zizkieten, eta guk auei. Baiña zalantza gaiztoa daukat, etxe ontan guri itxiko diz– kigutenik ez ate diran izango -erantzun zion Mari– txuk. -Oiek ez baleude, lasai biziko giñake gu emen. -Etxe ontan ez gera elkarri bultzaka bizi. Beste amarrentzat badago lekua. -Bai; baiña gauza askoren palta. -Ezeren paltarik ez daukan famelirik ez daga munduan, danik eta aberatsenak izanta ere. Gu, be– rriz, beartsuak gera. Daukagunarekin moldatu bear. -Baiña ao gutxiagorekin geiago tokatuko litzaigu– ke. -Zer esan nai didazu orrekin? -Oien lekua Erruki-etxea dala, ta oiek jaten dute- narekin gu obeto biziko giñakela. Besterik ez. -Jesus! Laxter asi zera zu.etxe au naasten. Oien etxean bizi zerala ez al dakizu? -Badute gazteagoei uzteko ardua. -Zuri alegia. Ez al gaude gu aurretik? Sar zaite zure lanetan. Onda egitezkero, badaukazu non joa. Utzi aita-ama xaar auek nere esku. Zaartzeak bere ezin ta nekeak baditu. Gure txarkeriz ez ditzaiegun oraindik geiago azi. Gure maitasuna merezi dute. 171
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz